SARE HEZKUNTZA SARE HEZKUNTZA

Sare Hezkuntza

"Sare Hezkuntza" proiektuaren xede nagusia metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera geletan bultzatzea irakasteko eta ikasteko prozesuan, ikastetxetan metodologia aldatzeari ekiteko.

Laburtuz, gure eredu honek hiru berritasun pedagogiko ditu:

  1. Aro digitaleko ikaskuntzak eta irakaskuntzak problema eta proiektu errealak aurkezten dituzte, eta ikasleak laneko planak antolatu eta beharrezko lanak egin behar ditu, ados jarri eta haiei behar bezala erantzuteko;

  2. banakako ikaskuntzaz haratago, egungo paradigmak elkarlanean ikasarazten du, bai ikasgelan bai Internetez;

  3. azkenik, ikasgela ireki eta zabaldu horretan, irakaslearen lana gehiago da jarduerak antolatzea eta ikuskatzea, informazioaren igorle huts izan gabe.

INFO GEHIAGO INFO GEHIAGO

IKT Ikastetxe Eredua

Gaur egun teknologiaren erabilera hainbat lekutan onartuta eta barneratua dago. Hezkuntza-sistemak egoera honekin bat egin behar du, horrela kalitate handiagoa eskainiz eta bere erabilera areagotuz.

Zer dira Ikastetxeetako Teknologia-Heldutasuneko ereduak?

Ikastetxeetako Teknologia-Heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) euskal eskolaren modernizazio teknologikoa lortu nahi duen dekretu baten oinarritzen da. Helburu zehatzak bultzatu nahi ditu irakaskuntzako aldaketa metodologikoa eta prozesuen digitalizazioa lortzeko: irakaskuntza, administrazio eta informazio-komunikazioa prozesuetan.