Eskolako argazkiak Eskolako argazkiak

Aurkezpena Aurkezpena

Eskola

Gure eskola 1970. urtean eraiki zen eta urte luzeetan Amurrion irakaslea izan zen Lucas Rey maisuaren izena hartu zuen. Laster aldaketa garaiak iritsi ziren eta gizarteak zein eskolak ahalegin handiak egin behar izan zituen erronka berriei aurre egiteko: euskararen sarrera irakaskuntzan, berrikuntza pedagogikoak, familien parte hartzea ikastetxearen kudeaketan...

Eta horretan jarraitzen dugu, iraganean ezarritako eredua jarraituz, erronka berriei aurre eginez eta kalitatezko hezkuntza publikoa Amurriori eskainiz.

Gaur egun

Gaur egun, Lucas Rey-Matias Landaburu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da, hau da, 2 urtetik 12 urtera arte. Gure ikastetxean B eta D ereduak eskaintzen dira, bi lerrotan antolatuta.

Eskolako azpiegitura bi eraikin eta udal frontoi batez eraturik dago.

Eraikuntza nagusian Lehen Hezkuntzako gelak eta Haur Hezkuntzako 5 urteko gelak kokatzen dira. Eraikuntza honetan baita idazkaritza, zuzendaritza, liburutegia, psikomotrizitate gela, erabilera-anitzeko gela, musika eta ingeleseko gelak, informatika gela eta jantokia, besteak beste, aurkitu ahal ditugu ere.

Beste eraikuntzan 2 urtetik 4 urtera arteko gelak daude.

Horretaz gain Lehen Hezkuntzako ikasleek zaintzen duten negutegi bat daukagu.