INFO INFO

Orientazio Psikopedagogikoa

Ikastetxeko Orientazio Psikopedagogiko lan taldeak ikastetxeko ikasleen aniztasunari erantzuteko lan egiten du Aholkulariaren gidaritzapean. Lan-talde honetan ari dira, Aholkularia, PT-ak, logopedak (orokorra  eta TEAn aditua), HIPI (Hizkuntza Indartzeko Programaren Irakaslea) eta baita hezkuntza laguntzarako espezialistak ere. Beharren arabera beste motako zerbitzuak ere izan ditzake: fisioterapeuta, IBT (ikusmen urritasunerako baliabide taldea), etab.

Irakasle espezialista hauek koordinatuta lan egiten dute zailtasun desberdinak izan ditzaketen ikasleei laguntzeko euren gaitasunen garapenean, ikasgelako eguneroko jarduenean modu eraginkorrean integratzen lagunduz. Ikastalde bakoitzeko tutorearekin eta irakasle taldearekin batera lan egiten dute eta baita, beharrezkoa denean, aholkularitza udal zerbitzua GAPPA eta hezkuntza bereziko arduradunekin Gasteizko Berritzegunekoak ere.

Aipatutako GAPPA taldeak eskola eta gizarte laguntza zein osasun zerbitzuak koordinatzen ditu. Honek guztiak ikasleen beharrei erantzun egoki eta globalizatua ahalbidetzen du.