INFO INFO

Motxila ibiltaria

Lehen Hezkuntzako ikasgela bakoitzean motxila edo maletatxo bat dago. Barruan liburuak daude.

Ikasleek bi astez izango dute motxila etxean eta gero berriro eskolara ekarriko dute beste batek eramateko. Era guztietako liburuak daudenez familiako kide guztiak irakurtzeko aukera izango duzue. Beraz, zabaldu ezazue motxila seme-alabekin batera, begirada bat eman liburu guztiei eta hasi irakurtzen! ondo legoke tartetxo bat hartzea egunero, denok elkarrekin irakurtzeko; bakoitzak berea edo batak besterari ozenki irakurrita, nahi duzuen moduan.

Ekintza honen helburua ikasleen irakurtzeko ohitura suspertzea da.

INFO INFO

Koaderno ibiltaria

Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan koaderno ibiltaria dago, etxez-etxez ibiltzen dena, ikasle guztien idazketak eta marrazkiak jasotzen dituena.

Familientzako aurkezpen-gutuna: "Hau gure koaderno ibiltaria da, ostiraletan txandaka etxera eramango duguna, etxekoek (gurasoak, aitite-amamak, anai-arrebak, osaba-izebak..) gure laguntzarekin testuren bat idatz dezazuen (ipuin bat, eginiko txango bat, errezeta bat… bururatzen zaiguna). Anima zaitezte!!!"

Zuen ekoizpen propioak sortzeaz gain gelakideek egindako testuetaz gozatzeko aukera izango duzue ere.