Monografikoa "Eskola-baratzeak" Monografikoa "Eskola-baratzeak"

Gero eta gizarte hiritarrago honetan, eskola-baratzea ikasleek lurrarekiko eta gizakiaren bizitzako oinarrizko elementuekiko harremana ez galtzeko irtenbiderik eraginkorrenetariko bat izan daiteke.

Irakurtzen jarraitzeko egin klik hemen.

INFO INFO

Gure negutegia

Eskolako negutegia baliabide bikaina dugu gure ikasleak ingurunearekin lotutako benetako esperientziak bizitzeko, ingurugiroa zaintzeko eta ingurugiroaz arduratzeko jarrerak bultzatzeko.

Negutegia eta konpost-lekua eskolako Agenda 21 proiektuarekin lotuta daude eta gure metodologian erabat txertatuta.

Gure ikasleek bi ekintza hauetan parte hartzen dute: konpostagailuaren kudeaketan eta sasoiko barazkien landaketan.

Helburuak

  • Klasean landutako landare eta barazkiei buruzko ezagutza praktikara eramatea, hau da, erein, landatu, ureztatu, bildu, zaindu...

  • Norberak sortzen dituen hondakinen kudeaketa arduratsua sustatzea (konpostagailuaren bidez)

  • Lan koperatiboa bultzatzea amankomuneko lana eginez bai negutegian bai konpostarekin.

  • Ingurumena zaintzearen garrantziaz jabetzea

  • Elikagai freskoak eta osasungarriak, ingurugiroa errespetatuz landutakoak, kontsumitzeak duen garrantzia baloratzea, kontsumo-modu desorekatuak eta zarrastelak baztertuz.

  • Lan fisikoarekin eta ahaleginarekin ohitzea.

  • Negutegia kudeatzeko orduan, erantzukizuna eta konpromisoa garatzea.