INFO GUZTIA KLIK BATERA INFO GUZTIA KLIK BATERA

                

INFO 2020/2021 IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA INFO 2020/2021 IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA

2020/2021 ikasturteko matrikulazioari buruzko bilera informatiboa

Datorren ostegunean, urtarrilak 23, 15:00etan, eskolako Liburutegian datorren ikasturteko matrikulazioari buruzko bilera informatiboa egingo da. Gure ikastetxea ezagutu nahi duten familia guztiak etor daitezke.

Eusko Jaurlaritza datorren ikasturterako aurrematrikula-epea irekitzear dago (urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra). Egun horietan familia hauek aurkeztu behar dute eskaera: ikasle berriek edo ikastetxean egonda hizkuntza-ereduz aldatu nahi dutenek.

Bilera horretan, hasteko, eskolako aurkezpen orokor bat egingo dugu (haren hezkuntza-eskaintza, antolamendua, 2 urteko gelakā€¦), eta jarraian eskolako zenbait esparru bisitatuko ditugu. 

Norbere kontsultak:

-Telefonoz: 945890481

-Korreo elektronikoz: info@lucasreyeskola.eus

-Ikastetxeko Zuzendaritzan: 8:30-13:00 / 15:00-16:30.

INFORMAZIO gehiago hemen, Eusko Jaurlaritzaren orrialdean.

INFO 2020/2021 IKASTURTERAKO MATRIKULA INFO 2020/2021 IKASTURTERAKO MATRIKULA

Klik egin irudian

INFO ELKARTASUNA INFO ELKARTASUNA

"Piztu Itxaropena" XVI Euskal Karabana

Urtero bezala, Tinduf - Argeliako Saharaiar errefuxiatuen Kanpamenduekin elkartasunean, "PIZTU ITXAROPENA" XVI EUSKAL KARABANA  antolatzen ari dira.

Eskoletan haurren partetik elikagaiak jasotzeko aurreikusitako datak ondokoak dira: urtarrilaren 20 eta 25 (ondoren, hilaren 28an dena jaso egingo da).

Jasoko ditugun produktuak, betikoak: lekaleak, arroza, azukrea, pasta, konpresak eta latak (orotariko kontserbak: atuna, sardinak oliotan...). 

Amurrioko RASD-eko lagunen elkartea (AMURRIO-AIALA)

INFO GURASO ELKARTEA INFO GURASO ELKARTEA

19/20 Eskolaz kanpoko ekintzak

Hona hemen eskolako guraso elkarteak aurtengo ikasturterako antolatu dituen kanpo ekitzen zerrenda:

  • ZUMBA: hasiera urriaren 3an, osteguna, 16:40tik 17:40ra arte. Eskolako frontoian.

  • TXIKIRRITMO: hasiera urriaren 2an, asteazkena, 16:40tik 17:40ra arte. Gela magikoan.

  • ESKULANAK: hasiera urriaren 3an, osteguna, 16:40tik 17:40ra arte. Liburutegian.

  • KIROL ANITZA: hasiera urriaren 2an, asteazkena, 16:40tik 17:40ra arte. Frontoian.

Norbait interesatuta badago ekintza batean guraso elkartearekin harremanetan jarri.

ESKOLAN SARTZEKO KANTA ESKOLAN SARTZEKO KANTA

Beste egunetako kantak entzun nahi dituzu? Klik egin hemen.

AGENDA AGENDA

GURE ZIGILUA GURE ZIGILUA

ASKI DA! EZ DA EZ ASKI DA! EZ DA EZ

HAURREI LAGUNTZEKO TELEFONOA HAURREI LAGUNTZEKO TELEFONOA

HEMEROTEKA HEMEROTEKA

2018ko abendutik aurrera argitaratu diren berri guztiak ikusteko egin klik hemen.