19/20 19/20

Familientzako Orientabideak

Hezkuntza Sailetik jarraibide eta aholku batzuk eskaintzen dizkigute, konfinamendu-jardunaldi hauek kudeatzen eta zuen seme-alaben zeregin akademikoa zein zaintza emozionala babesten lagun diezaguzuen. Info gehiago hemen.

19/20 19/20

Irudiaren gainean kilkatzen baduzu abestiak topatuko dituzu baina txirularekin praktikatu nahi baduzu gure musika gelako web orrialdean partitura, kanta eta gauza gehiago topatuko dituzu.

19/20 19/20

Nola lagundu gure seme-alabei ikasketekin eta etxerako lanekin etxealdian?

Etxealdi garai honetan hainbat guraso arduratuta gaude seme-alabei ikasketekin lagundu behar diegulako eta horrek zalantzak ere sortzen dizkigulako. Aholku batzuk proposatzen dizkizuegu lagungarriak izan daitezkeelakoan.

19/20 19/20

671 074 170

elikagaiak eta botikak (udala)

945 032 501

internet eta aplikazioak (KzGunea)

19/20 19/20

Baliabide gehiago II

  • Elhuyarrek planteatzen dituen esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egiteko modukoak dira. Zehazki, apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei:  #NikEtxeanEsperimentuak

  • 4 eta 8 urte bitarteko haurrekin etxean jolasteko proposamenak: Opor Garaiko Bizipenen Kutxa

19/20 19/20

Autismoaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 2an, urtero bezala, Autismoaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. 2007an data hori jarri zen autismoaren espektroaren nahastea (AEN) duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko, bizitza osoa eta atsegingarria izan dezaten gizartearen parte gisa.

Ikasteko gai, lan egiteko gai!!!

Haur Hezkuntzakoentzat

Lehen Hezkuntzakoentzat

Nagusientzat

 

19/20 19/20

Bideokonferentzia

Ostiral honetan, apirilak 3, 18:00etatik 19:00etara bideokonferentzia bat ospatuko da "La Convivencia en el Confinamiento Familiar" lemapean. Konferentzia hau familientzat zein hezkuntzako langileentzat interesgarria izango da. Bideokonferentzia zoom plataformaren bidez egingo da, deskargatu behar den aplikazioa da baina dohainik da. Izena emateko egizu klik hemen.

Konferentziaren edukia:

- Eragina gaurko egoera sozialean

- Eragina gaurko familia harremanetan

- Ondorioak familia harremanetan

- Elkarbizitzaren ezaugarriak

- Gaitasunak eta trebeziak elkarbizitza hobetzeko

Emailea: Asier García Real

Elkarbizitzan bitartekaria, Deustu Unibertsitateko irakaslea eta hainbat liburuen egilea.

19/20 19/20

Baliabide gehiago

19/20 19/20

OINARRIZKO JARRAIBIDE BATZUK ETXEKO EGONALDIRAKO

 

GUTXIENEKOA:

  • Egunero arropaz aldatu (egun osoa pijamaz jantzita egotea ez da komeni) 

  • Etxeko lan batean lagundu (egunez egun ezberdinak izan daitezke)

  • Higiene ohiturak mantendu (dutxa edota bainua hartzearen maiztasuna betikoa izan dadila)

  • Eskolako lanak egin (egunero egitea komeni da, bestela pilatzeko arriskua dago)

 

ORDUTEGIA:

Ahal den neurrian ordutegia seme-alabekin batera adostu. Ordutegian tableta edota mugikorraren erabilpena eta telebista ikusiko duten denbora zehaztea ere ondo legoke, arazoak eta eztabaidak saihesteko.

Dagoeneko tutore batzuk ordutegiaren proposamena bidali dute eta kontuan izan behar dugu adin bakoitzari egokitu behar dela, eskolako lanen arabera. Beraz, hona hemen gure proposamena Lehen Hezkuntzako ikasleentzat batik bat:

  • 10:00-11:15 eskolako lanak

  • 11:15-11:30 tableta/mugikorra (app hezigarriak, jokoak edo bideo-deiak ikaskideen artean dudak argitzeko, motibatzeko eta haien gauzetaz hitz egiteko)

  • 11:30-12:00 atsedenaldia (jolastu, fruta mokadu batzuk jan, leihotik begiratu…)

  • 12:00-13:00 eskolako lanak / irakurri / egunkaritxoa idatzi / eskulanak

  • 14:30-15:00 sofa, tapakia eta telebista.

  • 15:00-16:15 eskolako lanak / irakurri / egunkaritxoa idatzi / eskulanak

  • 16:15-16:30 tableta/mugikorra

 

GAINERAKO ORDUAK NOLA IGARO:

Ahal den neurrian telebista eta bestelako dispositiboen erabilpena saihestu, senideei eta lagunei deiak eta bideo-deiak egiteko ez bada.

 

ETA GARRANTZITSUENA:

Gauzak patxadaz hartu.

Gora zuek! Eutsi goiari!

19/20 19/20

Zuhaitz Eguna

Urtero bezala 5.mailako ikasleek Zuhaitz Eguna ospatu dute. Aurten idi bihotz (Liriodendron tulipifera) izeneko arbolak landatu zituzten Basatxi inguruan eguraldi onak lagunduta.

19/20 19/20

Eskola-jardueren etena beste abisu bat eman arte

19/20 19/20

Koronabirusa

Eusko Jaurlaritzak koronabirusa prebenitzeko gomendioak helarazi dizkigu. Klik egin irudian.

19/20 19/20

Zibersegurtasuna etxean

Zibersegurtasun Euskal Zentruaren bidez, PantallasAmigas-eko kideek aurrera daramagun formakuntza eta prebentzio ekintzen barne, hitzaldia antolatu ditugu familiei bideratua. Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkaraztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin.

NORENTZAT: Familiak
EGUNA: Martxoak 2, Astelehena
ORDUA: 15:00etan
TOKIA: Eskolako liburtegia

Entzuleen galdera eta erantzunen arabera moldatuko dira saioak, oro har hurrengo gai hauek landuko direla: Zibersegurtasuna etxean eta zibersegurtasun pertsonala

  • Datu eta irudiaren babesaren garrantzia

  • Zibersegurtasuna kudeatzen. Pasahitzak, eta haratago

  • Gailuen urruneko kontrola

  • Prebentzio eta autobabes neurriak

  • Erabilera seguru baterako aholku eta baliabideak

Familien partaidetza oso garrantzitsutzat jotzen dugu, familian, eskolan eta ingurune soziokulturalean ezartzen diren harremanek hainbat jarrera, ohitura eta balore sortzen baitituzte.
Zuentzat interesgarria izango delakoan eta bertan elkar ikusiko dugulakoan, gonbidatzen zaituztegu.

19/20 19/20

Gure negutegia

Gure negutegia udaberri bete betean dago dagoeneko.

Udazkenean landatutako ilarrak eta tulipanak loratu dira eta letxugak eta tipulak eder ederrak daude.
LAN BIKAINA!!

19/20 19/20

English Camp

This week, our 6.P students are enjoying an amazing week in Soncillo. Along with others students from Zabaleko, they are living and learning from new experiences and activities such is English presentations, Olympic games, Casino night, trips... 

In other words: English and Fun!!! 

19/20 19/20

Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna

Otsailaren 15ean Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Haur Hezkuntzan omenaldi txiki bat egin genien, urre-koloreko begizta soinean jantziz eta patioan begizta erraldoia eginez.

Adore guztia Aspanafoako elkartekide guztiei, ARABAKO HAUR MINBIZIDUNEN GURASOEN ELKARTEA.

19/20 19/20

EUP!

Datorren asteartean, otsailak 4, Agate Deuna ospatuko dugu. 

11:45etan patioan elkartuko gara 5 urte eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak. Ondoren bi taldetan banatuko gara: alde batetik, 5. eta 6. mailakoek Armuruko Anton Deunaren zaharren egoitzan eta Eguneko Zentruan abestuko dute; bestetik, 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailakoek Mendiko auzoan. Ondoren 5 urtekoak eskolara bueltatuko dira eta besteek Guk inguruan (parkean) abestuko dute. Amaitzeko LHko ikasle guztiek Juan Urrutia enparantzan abestuko dute.

Egun horretan ikasleak euskal janzkera tradizionalaz jantzita edo zapia eta txapelarekin etortzea eskatzen dizuegu.

Eguraldi txarra egitekotan eskolako frontoian abestuko dugu.

19/20 19/20

Greba Orokorra, urtarrilak 30

Dagoeneko Lucas Rey-Matias Landaburu HLHIko Haur Hezkuntzako irakasleen % 100ak, Lehen Hezkuntzako irakasleen %60ak, hezkuntza laguntzako espezialisten %75ak, sukaldeko pertsonalaren %85ak eta jantokiko begiraleen %40ak “Euskal Herriko Eskubide Socialen Karta”-k “Lan-pentsio-bizitza duina” lelopean urtarrilaren 30erako luzatutako greba deialdiari atxikimendua adieraztea erabaki dute.

Hau dela eta, egun horretan EZ da jantoki-zerbitzurik egongo eta ezin izango dugu eskolako ohiko funtzionamendua bermatu.

Eta ez da iratzargailu zerbitzurik, zumba ezta eskulanik ere egongo.

19/20 19/20

"Piztu Itxaropena" XVI Euskal Karabana

Urtero bezala, Tinduf - Argeliako Saharaiar errefuxiatuen Kanpamenduekin elkartasunean, "PIZTU ITXAROPENA" XVI EUSKAL KARABANA  antolatzen ari dira.

Eskoletan haurren partetik elikagaiak jasotzeko aurreikusitako datak ondokoak dira: urtarrilaren 20 eta 25 (ondoren, hilaren 28an dena jaso egingo da).

Jasoko ditugun produktuak, betikoak: lekaleak, arroza, azukrea, pasta, konpresak eta latak (orotariko kontserbak: atuna, sardinak oliotan...). 

Amurrioko RASD-eko lagunen elkartea (AMURRIO-AIALA)

19/20 19/20

2020/2021 ikasturteko matrikulazioari buruzko bilera informatiboa

Datorren ostegunean, urtarrilak 23, 15:00etan, eskolako Liburutegian datorren ikasturteko matrikulazioari buruzko bilera informatiboa egingo da. Gure ikastetxea ezagutu nahi duten familia guztiak etor daitezke.

Eusko Jaurlaritza datorren ikasturterako aurrematrikula-epea irekitzear dago (urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra). Egun horietan familia hauek aurkeztu behar dute eskaera: ikasle berriek edo ikastetxean egonda hizkuntza-ereduz aldatu nahi dutenek.

Bilera horretan, hasteko, eskolako aurkezpen orokor bat egingo dugu (haren hezkuntza-eskaintza, antolamendua, 2 urteko gelak…), eta jarraian eskolako zenbait esparru bisitatuko ditugu. 

Norbere kontsultak:

-Telefonoz: 945890481

-Korreo elektronikoz: info@lucasreyeskola.eus

-Ikastetxeko Zuzendaritzan: 8:30-13:00 / 15:00-16:30.

INFORMAZIO gehiago hemen, Eusko Jaurlaritzaren orrialdean.

19/20 19/20

Klik egin irudian

19/20 19/20

19/20 19/20

Datorren ostiralean, abenduaren 20an, Gabonak aurreko azken eguna da eta goizeko jardunaldia izango da.

Ordutegia honako hau izango da :

  • 09:30-13:30, 2 urteko ikasleak izan ezik, 12:30etan aterako direnak.

  • Jantokian gelditzen diren ikasleak 14:30etan aterako dira. Ordu horretan autobusak garraiatuak hartuko ditu.

  • 12:45etatik aurrera ikastetxera hurbil zaitezketa gaztainak eta txokolatea hartzera.

  • Gabonetako produktu sorta zozkatuko da, horretarako dagoeneko salgai daude txartelak euro batean (Guraso Elkarteak antolatuta)

19/20 19/20

19/20 19/20

Ipuin Kontalaria

Amurrioko Udal Liburutegian ipuin kontalaria egonga da azaroaren 6an, 17:00etan. Bi eta hiru urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago. Izen-ematea urriaren 28tik aurrera egin behar da, udal liburutegian bertan, entzule kopurua mugatua dagoelako. Adingabekoak heldu batez lagunduta joan behar dira. (Berri hau "Hauxe Da" web-orrialdetik jaso da)

19/20 19/20

AMPA Batzarra

Datorren asteartean, urriak 29, 15:05ean liburutegian Guraso Elkartearen Batzarra ospatuko da.

Bilera honen helburua eskolan gertatzen dena eta zeintzuk diren bai Eskolak bai Guraso elkarteak egiten dituzten ekintzak azaltzea da, baita familien eskari eta zalantza guztiei  erantzuna eman.

Hori dela eta ordutegia ondo badatorkizue, etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

19/20 19/20

Egin zaitez bazkide

Bazkideak ditugu gure oinarri eta egiten dugun guztia gure seme-alaben onerako da.

Ume bakoitzaren kuota 10 eurokoa da. Familia ugarirentzako saria dago, hirugarren semeek eta hurrengoek ez dute ordaindu behar.

Elkarteak jasotako diruarekin ondorengoak antolatzen ditu: eskolaz kanpoko ekintzak, esnagailu zerbitzua, igeriketa ikastaroak, sexologia ikastaroak, eskolako jaia, Olentzero jaia, txangoetako autobusak, familientzako txangoak...

INFO gehiago hemen.

Anima zaitez eta egin zaitez bazkide!

19/20 19/20

Bekak 19/20

Eusko Jaurlaritzak beka eskatzeko epea ireki du, irailaren 30etik urriaren 29ra.

Ostegunetik, urriaren 3tik, Idazkaritzatik pasa zaitezkete, 9:30etatik 11:30etara, inprimakiak jasotzeko.

Eskolako funtzionamendua ez kolapsatzeko, Hezkuntza Sailak familiei gomendatzen die bekaren tramitazioa Internet-en bidez egiteko (eskatzaile berriak edo iazko eskatzaileak daturen bat aldatu behar dutenean).

Zalantzak argitu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak honako telefono zenbaki hau jarri du: 012

INFO gehiago hemen.

19/20 19/20

Osasun mentalaren aldeko martxa

ASASAM buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkarteak osasun mentalaren aldeko martxa bat antoladu du urriaren 20an, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Nerbioiko Parke Linealatik Amurrio eta Laudio herriak Luiandon bateratuko dira OSASUN MENTALA, elkarbizitza eta aniztasunaren alde.

Irteera ordua: 10:30

Irteera: Amurrion, Juan Urrutia Plazan / Laudion, Herriko Plazan

Helmuga: Luiaondo, La Pajareran

Izen-ematea: Laudio (ASASAM), Amurrio (Kultur Etxea), Urduña (Alhóndiga), Luiaondo (Otueta), Respaldiza (Udala), Artziniega (Liburutegia), Okondo (udala) eta Orozko (Museo, Induma eta Udala)

Prezioa: 3,00 € (hamaiketakoa eta oparia barne)

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

19/20 19/20

19/20 Eskolaz kanpoko ekintzak

Hona hemen eskolako guraso elkarteak aurtengo ikasturterako antolatu dituen kanpo ekitzen zerrenda:

  • ZUMBA: hasiera urriaren 3an, osteguna, 16:40tik 17:40ra arte. Eskolako frontoian.

  • TXIKIRRITMO: hasiera urriaren 2an, asteazkena, 16:40tik 17:40ra arte. Gela magikoan.

  • ESKULANAK: hasiera urriaren 3an, osteguna, 16:40tik 17:40ra arte. Liburutegian.

  • KIROL ANITZA: hasiera urriaren 2an, asteazkena, 16:40tik 17:40ra arte. Frontoian.

Norbait interesatuta badago ekintza batean guraso elkartearekin harremanetan jarri.

19/20 19/20

Eskolako egutegia salgai

Dagoeneko eskolako egutegiak salgai daude, ikasleen marrazki eta argazkiekin. Bi tamainatan (A3/handia 3€tan eta A4/txikia 2€tan), kolore bizian eta kartulina potoloan inprimatuta.

Baita ikasturteko zirkularra paperean inprimatu dugu eta, hau aldiz, dohainik duzu.

Nahi izatekotan idazkaritzatik pasa zaitez egutegia eta zirkularra eskuratzeko.

19/20 19/20

Kanpoko ekintzak

Dagoeneko eskolako guraso elkarteak ikasturte honetarako kanpoko ekintzen zerrenda prest dauka.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu egin klik hemen.

19/20 19/20

Kurtso berria ondo hasteko

"Otra vez más se empeña septiembre en dar por concluidas las vacaciones y nos presenta la cruda realidad: comienza el nuevo curso y, de su mano, el colegio, las tareas, el niño que no estudia nada, el padre pesado del grupo del whatsapp, los horarios de salida, las prisas que llegamos tarde, las extraescolares… Vamos, la vida misma."

Irakurtzen jarraitu

19/20 19/20

Kurtso hasiera Haur Hezkuntzan

BATZAR INFORMATIBOAK (IRAILAK 9)

Irailaren 9an Haur Hezkuntzako gurasoentzako batzar informatiboak antolatu dira:

  • 2 urtekoentzako bilera 12:15etan

  • 3 urtekoentzako bilera 11:00etan

  • 4 urtekoentzako bilera 10:15etan

  • 5 urtekoentzako bilera 10:15etan

Bileretara, ahal den neurrian, umerik gabe joan.

 

KURTSO HASIERA (IRAILAK 10)

  • 2 urte: egokitze aldia (ordutegi zehatza zuen emailetara bidali dugu ez baduzue jaso eskolara deitu -945 891 497- zuen seme-alaben ordutegia jakiteko)

  • 3 urte: irailaren 10etik 13ra goizeko 10:30etatik 13:30ra / irailaren 16tik 20ra goizeko 9:30etatik 13:30etara

  • 4 urte: irailaren 10etik 20ra goizeko 9:30etatik 13:30etara

  • 5 urte: irailaren 10etik 20ra goizeko 9:30etatik 13:30etara

Irailaren 23tik aurrera eskolak goizez eta arratsaldez izango dira (2 urtekoak izan ezik)

 

JANTOKI ZERBITZUA

Jantoki zerbitzua irailaren 10ean hasiko da 3, 4 eta 5 urtekoentzat.

19/20 19/20

Irailak 9, astelehena

  • Lehen Hezkuntzako ikasleriaren aurkezpen eguna, 10:00etatik 12:00etara

  • Haur Hezkuntzako gurasoentzako bilera informatiboak

Irailak 10, asteartea (eta hurrengo egunak)

  • Irailaren 20ra arte etengabeko jardunaldiak Lehen Hezkuntzakoentzat (9:30etatik 13:30etara)

  • Haur Hezkuntzako ikasleen lehen klase eguna (ordutegi zehatzak gorago ikusgai)

  • Jantoki zerbitzuaren hasiera (irteera 14:30etan)

  • Iratzargailu zerbitzuaren hasiera 7:40tik 9:40ra

18/19 18/19

Irailaren 9an, aurkezpen eguna, alegia, Lehen Hezkuntzako ikasleriarentzako soilik, 10:00etatik 12:00etara.

18/19 18/19

Jardunaldi Trinkoa

Asteazken honetan, ekainaren 12an, jardunaldi trinkoa hasten da.

  • 3 urtetik 6. mailara arte 9:30etatik 13:30etara izango da. Jantokiko irteera 14:30etan egingo da.

  • 2 urteko ikasleek ohiko jardunaldia izango dute baina jantokian gelditzen direnak 14:30etan aterako dira.

18/19 18/19

Gurasoen batzarra

Mezu honen bidez, ekainaren 10an egingo den Guraso Batzarrera gonbidatzen zaituztegu. Areto nagusian arratsaldeko 15etan hasiko gara honako gaiekin: kontuen egoera, eskolaz kanpoko ekintzak, Guraso Elkarteko kuotak, kurtso amaierako jaia (EKAINAREN 15AN), zuzendaritza batzordearen aldaketa (norbaitek batzordean parte hartu nahi badu AMPArekin ipini harremanetan 607 52 50 53 edo ampamendiko@lucasreyeskola.eus) eta eskaerak eta galderak.

Bileran tratatuko diren gaiak, informatuagoak egon gaitezen eta era berean denok parte hartzeko eskolaren eguneroko funtzionamendua ona izan dadilakoan zuen presentzia eskertuko genuke.

18/19 18/19

Erakusketa

Aste honetan LH3Bko ikasleek erakusketa bat egin dute. Honen helburua birziklapena eta testu instruktiboak lantzea izan da. Hiru lan egin dituzte: ozobot robota, herri polit bat eta autobusen errepidea.

18/19 18/19

Peru-Harrira irteera

Eskolako Guraso Elkarteak ekainak 8rako, larunbata, txango bat antolatu du.

Goizez Peru-Harri baserrian (Leitza) bi orduko bisita egingo da eta arratsaldez Ezkurdi Museora (Eltso) eta Orgi basora (Lizaso) joango dira.

Irteera goizeko 9etan izango da ikastetxetik eta buelta arratsaldeko 9ak aldera izango da.

INFO gehiago hemen.

18/19 18/19

Euskal Eskola Publikoaren Jaia

INFO gehiago irudian klik eginez

18/19 18/19

Agenda 21

Agenda21 proiektuak antolatzen dituen ekintzen barruan LHko 3. eta 4. mailak Aresketamendi eta Erreforera hurbildu dira. Energia berriztagarriak eta gure inguruko ibaien bazterrak ezagutzeko.

18/19 18/19

Lorategi bertikala

Lehen Hezkuntzako 1. mailan lorategi bertikala egin dute "Baratze bat egin nahi dut" proiektuaren barruan.

Zuk zeuk bat egin nahi baduzu plastikozko botila, bi sokatxo, lurra eta zure gustoko lore bat baino ez duzu behar.

18/19 18/19

INFO gehiago hemen

18/19 18/19

Horma-irudi berria

Haur Hezkuntzako aterpean horma-irudi berria daukagu!

Mila esker gure eskolako aita eta artista den Guillermo Trujillanori.

18/19 18/19

Korrika txikia

Ostiralean Amurrion ospatutako Korrika Txikian parte hartu genuen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, zuen animo eta euskararekiko laguntasunagatik.

 

Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gora zuek!

Mila esker 21. Korrikan parte hartu duzuen guraso, irakasle eta ikasle guztiei! Eutsi EUSKARARI!

18/19 18/19

Korrika txikia

Datorren ostiralean, apirilaren 12an, 3 urtetik gorako ikasleek parte hartuko dute AEK-k Amurrioko ikastetxe guztiontzat antolatu duen “Korrika txiki”-an. Gasolindegian hasiko da 15:15ean eta herritik buelta bat eman eta gero Udaletxeko plazan amaituko da.

Zuen seme-alabek egingo duten ibilbidea hauxe izango da:

  • Haur Hezkuntza 3, 4 eta 5 urte: lekukoa eskolako errotondan hartuko dute; Haur Hezkuntzako sarreraraino egingo dute korrika eta jarraian gelara sartuko dira.

  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila: lekukoa Haur Hezkuntzako sarreraren aurrean hartuko dute; “Kili” tabernaraino egingo dute korrika eta jarraian ikastetxera bueltatuko dira irakasleekin batera.

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: lekukoa hartuko dute Gernikako arbola kalean, Mendiko kaletik hurbil; Udaletxeko plazaraino egingo dute korrika, eta gero, ikastetxera bueltatuko dira irakasleekin batera.

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila: lekukoa “Cola de gallo” tabernan hartuko dute eta Udaletxeko plazaraino egingo dute korrika. Bakarrik ikasle garraiatuak bueltatuko dira ikastetxera irakasleekin batera.

 

Eskolatik irteteko eta garraioko ordutegia ohikoa izango da, 16:30ak.

Gogorarazten dizuegu familiakoak ezin direla “Korrika txiki”-an sartu, umeen martxan trabarik ez izateko.

18/19 18/19

Gure kilometroa

21. KORRIKA dagoeneko martxan dago eta Amurriotik asteazken honetan pasatuko da, apirilaren 10ean alegia.

Anima zaitez eta parte hartu gurekin eskolako Guraso Elkarteak erositako kilomentroan. Goizeko 6.50etan Goikolarra Plazan hasita Federico Barrenengoa kale amaiera arte izango da. Goikolarran 10 minutu lehenago gomendatzen dizuego.

Horretaz gain, gaurtik aurrera eta Korrika amaitu arte, norbaitek ekonomikoki kolabaratu nahi izanez gero zuzendaritzan eltzeitsu bat kokatuko da eta mozkinak Korrikarako zuzenduko dira.

 

18/19 18/19

Autismoa

Apirilaren 2an Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu.

Egun honetan leihoetan eta balkoietan puxika urdinak zintzilakatuz autismoa duten pertsonak MAITE ditugula, aniztasun funtzionala duten pertsonak ERRESPETATZEN ditugula eta bere eskubideak DEFENDATZEN ditugula adierazi dugu.

Miguel Gallardoren El viaje de María laburmetraia ikustera gonbidatzen zaituztegu. Margolari honek bere alaba autistaren mundua kontatzen baitu maitasunez eta kolorez beteriko istorioatxo honetan.

18/19 18/19

IKA IKA IKA BADATOR KORRIKA!

Apirilaren4tik 14ra 21.KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du eta Guraso Elkarteak kilometro bat erosi du euskararen alde korrika egiteko.

Amurriotik apirilaren 10ean goizeko 6:10etan pasatzen da.

Anima zaitez eta parte hartu!

INFO gehiago AMPAn

 

18/19 18/19

Martxoak 26

Datorren asteartean, martxoaren 26an, Hezkuntza saileko irakaskuntza sektore publikoaren eta lan legepeko kolektiboen hauteskunde sindikalak direla eta eskola ordutegia jardunaldi trinkokoa izango da, hau da, 9:30etatik 13:30etara.

Jantokiko ikasleria 14:00etan aterako da.

Ikasle garraiatuak 14:00etan dagokien autobusak jasoko ditu.

18/19 18/19

19/20 matrikulen zerrendak

2019/20 ikasturterako matrikula berrien zerrenden argitaratze datak:

  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2019ko martxoaren 21

  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2019ko martxoaren 28ra arte

  • Eskabidean atzera egitea: 2019ko martxoaren 28ra arte

  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2019ko apirilaren 4a

INFO gehiago hemen

18/19 18/19

Trebetasun sozialak nola irakatsi

Nola jorratzen dute gure seme-alabek besteekiko harremanetan? Asertiboa izaten irakatsi ahal diet? Pertsona asertiboek pentsatzen eta sentitzen duten adierazi egiten dute baina besteak errespetatutz, betiere. Horregatik, bere buruarekin gustura egoten da ia beti.

Gai gogoko baduzu etor zaitez Amurrioko Gappak antolatu duen bilerara.

  • martxoak 12, asteartea

  • 15:00-16:30

  • eskolako liburutegian

INFO gehiago hemen

 

18/19 18/19

Adi!

Datorren ostiralean, matxoaren 8an, emakumeen eskubideen aldeko greba egingo duten irakasle eta langileen kopuru handia dela eta eskolako jantokia itxiko da eta eskola ez da normaltasunez emango.

18/19 18/19

Inauteriak

Urtero bezala inauteri garaian Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia ikusgai izango duzue. Aretoaren aforoa dela eta, ikusleen kopurua mugatuta dago eta gonbidapena daukazuenok baino ezin zarete etorri.

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLERIA

  • martxoak 5, asteartea

  • 15:30etan aretoan

LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLERIA

  • martxoak 6, asteazkena

  • 15:30etan aretoan

18/19 18/19

Izotz pistara irteera

Eskolako Guraso Elkarteak Gasteizko BAKH izotz pistara joateko irteera prestatzen ari da martxoaren 24rako, igandea.

Irteera goizeko 9.00etan izango da eskolatik eta buelta 14.00etan Gasteiztik eskolara.

Pertsona bakoitzeko salneurria 9€koa izango da (helduak zein umeak) Honen barne: autobusa, sarrera etakasko eta patinen alokairua.

Izena emateko epea martxoaren 8an amaitzen da.

INFO gehiago ampamendiko@lucasreyeskola.eus emailean.

18/19 18/19

ADI: jantokian grebarik ez

Datorren astearteko greba-deialdia, otsailaren 26koa, bertan behera utzi dutenari buruzko informazioa jaso berri dugu. Horregatik, jantokiko zerbitzuak normaltasunez funtzionatuko du.

18/19 18/19

Jantokiko Greba

Datorren asteartean, otsailaren 26an, jantokiko zaintzako pertsonalaren grebara deitu dute. Gure ikastetxeko begiraleen %85ak greba egingo du.

Zerbitzuko funtzionamentu normala bermatu ezin denez eta, Eskola kontseiluko Jantokiko batzordea bildu ondoren, erabaki da egun horretan jantokia ixtea, garraiatuentzat izan ezik. Horregatik, familia bakoitzak (garraiatuenak izan ezik) beren seme-alabak 13:00etan jaso behar izango ditu eta berriro eskolara ekarri 15:00etan.

Egun horretako zenbatekoa ekaineko azken kuotan deskontatuko zaizue legeak ezartzen duen moduan.

Sentitzen dugu zuengan sortutako arazoa.

INFO gehiago hemen.

18/19 18/19

Otsailak 4

Datorren astelehenean, otsailak 4, Agate Deuna abestera irtengo gara Euskal Herriko tradizioak suspertuz.

Eskolako patioan hasiko gara 11:45etan eta Lehen Hezkuntzako ikasleriaz gain Haur Hezkuntzako 5 urteko gelak ere parte hartuko du. Eskolan abesteaz gain Mendiko auzoan, Juan Urrutia enparatzan eta parkean abestuko dugu ere. HHko 5 urteko ikasleek eskolan eta Mendiko auzoan baino ez dute abestuko.

Euskal jantzi tradizionalaz jantzita etortzea eskatzen dizuegu edo zapia eta txapelarekin.

Euria egitekoan eskolako frontoian abestuko dugu.

Gurekin abestera gonbidatuta zaudete!

18/19 18/19

19/20 ikasturtea

Matrikula berrientzako informazio guztia hemen daukazu.

 

18-19 18-19

Bilera Informatiboak

PANTALLAS AMIGAS: INTERNET Y NUESTR@S HIJ@S (GURASOENTZAT)

19-20 MATRIKULA BERRIENTZAKO BILERA (2 UTEKO GELA)

ZARAOBE INSTITUTORAKO MATRIKULA (LH6 MAILAKO GURASOENTZAT)

18-19 18-19

Agate Deuna

Otsailaren 4an, astelehena, kalez-kale ibiliko gara Agate Deuna ospatzen, horretarako lehen hezkuntzako ikasle bakoitzak bere makila ekarri behar du.

18-19 18-19

Abenduak 21

Ostiralean, abenduak 21, lehen hiruhilekoaren azken eguna da eta goizeko jardunaldia izango da, hau da, 9:30etatik 13:30etara.

Bi urteko ikasleek ohiko ordutegia mantenduko dute, 12:30 arte; jantokikoak eta garraiatuak 14:30 arte.

Urtarrilaren 7ra arte! Ondo izan!

18-19 18-19

Olentzero eskolan

Olentzero datorrela eta, Lucas Rey-ko Gurasoen Elkarteak ikastetxearen laguntzarekin, abenduaren 21ean (ostirala) goizeko 12:30etatik aurrera gaztainak jatera eta txokolatea hartzera gonbidatzen zaituzte. Horrez gain, egun horretan Gabonetako produktu sorta zozketatuko da, horretarako dagoeneko salgai daude txartelak euro batean. Saritutako zenbakia iragarki-oholean jarriko da.

Sarrera Frontoi ondoko atetik izango da, ikastetxeko atzeko aldetik, hain zuzen ere.

Halaber, ikastetxeko esparruan argazkiak atera ez dezazuen eskatzen dizuegu.

klik egin irudian