Eskolako zigilua Eskolako zigilua

2017-18 ikasturtean gure eskolak eTwinning Zigilua jaso zuen.

Domina jaso duten eskolak ezaugarri hauengatik nabarmentzen dira:

  • baliabide digitalen erabilpenagatik.

  • on-lineko prebentzioa eta segurtasunagatik (eSafety).

  • sormenezko pedagogia berritzaileak erabiltzeagatik.

  • irakaslegoaren etengabeko formakuntzagatik.

  • irakaslegoaren eta ikaslegoaren ikaskuntza kooperatiboen sustapenagatik.

Hori dela eta, zigilu honek ez du soilik irakasle zehatz baten lan arrakastatsua saritzen, baizik eta lan talde osoaren partehartzea balioesten du.

INFO INFO

eTwinning proiektua Europako Kontseiluaren herrialde ezberdinen elkarlanerako programa da.

2005. urtetik, alegia, eTwinning sortu zenetik, programa hau Europako irakasleen eta ikastetxeen arteko sare sozial handiena bilakatu da.

INFO gehiago eTwinning.es

 

Helburuak

  • eTwinning proiektuaren partehartzaileen harremanak, ideien hartu-emanak eta irakasle-ikasleen lankidetza sustatzea eta erraztea IKT direla medio.

  • Gai bati buruzko ezaguerak eta sentsibilitatea era praktiko batean hobetzea.

  • Europa eta Europako kulturari buruzko ezaguerak handitzea.

  • Ingelesaren ikasketa areagotzea.

  • Tresna informatikoen erabilpena bermatzea.

 

19-20 ikasturtea

Aurtengo proiektuaren izena "Jolu Olinpikoak 2020" da. Gure eskolarekin batera ondorengo eskolek parte hartzen dute:

  • Juan Ramón Jiménez Ikastetxea (Gurutzeta, Euskadi)

  • Szkola Podstawona nr 11 im. Stefana Batpregp w (Inowroclawiu, Polonia)

  • Istituto Comprensivo "Solidati Tiburzi" (Roma, Italia)

  • Petro Sahaidachny Specialized School nº81 (Lviv, Ukrania)

2020. urtean Joko Olimpikoak izango dira. Ikasleak ekitaldi honetarako prestatutako dira, Jokoek haien barne daramaten balore onetan zentraturik. Hori lortzeko, Europako beste eskola batzuekin elkarlanean arituko gara ikasturte osoan zehar ekintza desberdinak burutuz.

Honako kontzeptu hauek barneratzea dugu helburu: inklusioa, bidezkoa den jokoa, kiroletan eta bizitzan zintzo jokatzearen garrantzia, eta talde baten parte izatea. Joko Olimpikoen eta Joko Paralimpikoen historia landuko dugu aldi berean. Hainbat ikasgai integratuko ditugu proiektu honetan (ingelesa, historia eta geografia, heziketa fisikoa, musika eta abar.), eta baita IKTak, horrela etengabe beste herrialdeetako eskolekin elkarlanean aritzeko.

 
 

 

Gure proiektuei buruzko berriak