Bideoa Bideoa

Seme-alabekiko harremanak umorez kudeatzen

Carles Capdevila-ren "Gestionando hijos". Umorez betetako hitzaldia.

Euskara (ber)ikasten Euskara (ber)ikasten

ikasten.net

Estekak Estekak

Gurasoentzako lagungarriak diren hiru web-orrialde

Inoiz zure seme-alabekin ezin duzula sentitu duzu? edota ondo egiten ari zaren zalantza izan duzu? Zure erantzuna "noski baietz!" baldin bada ez zaitez kezkatu, hori pentsatzea normala da. Guraso izatearen lana ez baita lan makala.

Beldur eta kezka horiei aurre egiteko atal hau eskaintzen dizuegu.

Ondorengo esteketan familia heziketari buruzko aholkuak eta informazioa topatuko dituzue, zuen seme-alaben heziketan suertatu ahal zaizkizuen arazoei aurre egiten laguntzeko asmoz.

Bilboko Udalaren web-orrialdeak seme-alaben heziketari tarte zabala eskaintzen dio eskola porrota, mugak, erantzukizuna, kasketak, beldurrak eta zigorrak bezalako gaiak jorratuz. Hiru ataletan antolatuta dago: prebentzioa, hezkuntza estrategiak eta garapen psikologikoa ezagutzea.

Carlos Pajuelo MorĂ¡n-ek, psikologoa eta aita, blog interesgarri hau kudeatzen du. Bere artikuluak era ulergarri batez idatzita daude gurasoek eskura dituzten tresnak identifikatzen eta konpetentziak garatzen laguntzeko asmoz.

Seme-alabekin gai batzuk jorratzea ez da erraza, esate baterako, sexualitatea. Save the Children GKEk galdera horiei nola erantzuteko irizpide batzuk bildu ditu bideo eta gida formatuan. Baita eskola-jazarpenari buruz ere aurre egiteko beste tarte bat topatuko duzu. Baliagarria benetan.

Segurtasunez nabigatzen Segurtasunez nabigatzen

IKT eta Familia

IKT eta Familia web orrialdea internet, mugikorra, adingabekoak, cyberbulling eta antzeko gaiak jorratzen dituzten web orrialdeen biltegi interesgarria da.

Euskara transmititzen Euskara transmititzen

Zuek zeuek eredu!

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Gurasoen jokaera hizkuntzaren transmisioan ikusi nahi? Transmititzen al dute hizkuntza gutxitua guraso hiztun berriek? Egin klik hemen eta infografian ikusiko duzu EAEko adibidea.

Anima zaitezte zeuen seme-alabei euskaraz hitz egiten! Haiek eskertuko dute ;)

Hona hemen lagungarriak diren bi agiri. Irudiaren gainean klik egin... eta elebitasunari buruzko bideo interesgarri hau ikustea gomendatzen dizugu.

 

Haurrekin hitz egiten hasteko hiztegitxoa

 

Ume elebidunak