INFO INFO

Eskolako posta elektronikoa

Eskolako informazioa jasotzeko, agiriak kontsultatzeko, jantokiko arduradunarekin komunikatzeko eta argazkiak ikusteko Google-ko G Suite plataforma erabiliko dugu. Hori dela eta familia bakoitzak ERABILTZAILE eta PASAHITZA pertsonala jasoko du.

Atal honetan eskuragarri dituzue Gmaila martxan jartzeko orientabide eta tutorial batzuk. Hala ere, oso erraza da eta bi pausu baino ez dira eman behar: Gmailean sartu eta jaso dituzun erabiltzailea eta pasahitza idatzi (pasahitzaz aldatzen baduzu zuretzako gogoratzeko erraza den bat ipini, mesedez)

Eskolako kontua zure mugikorrean txertatuz informazio guztia momentuan eskura izango duzu.

Paperak ahaztu! Eskola jasangarriago baten aldeko urratsa.

 

Zalantzarik edota arazorik izatekotan galdeiguzu lotsa barik

945890481 telefonora deituz, admin@lucasreyeskola.eus postara idatziz edo iradokizunak atala betez.

Irudien trataera Irudien trataera

Pribatasuna zaintzen

Zerbitzu honen bidez zuen seme-alaben argazkiak modu pribatu batean ikusteko aukera izango duzu. Jasotako irudiak ezin izango dira inondik inora hedatu pribatua, etxekoa edo lagunartekoa den esparrutik kanpo, interesdunen baimenik gabe. Irudiak hedatzearen erantzulea argitaratzen dituen pertsona izango da.

Klik egin hemen irudien trataerari buruzko legeria ezagutzeko.

Bideo tutoriala Bideo tutoriala

Eskolako kontua mugikorrean

Gmail-eko mezuak mugikorrean ikusi nahi dituzu? Bi minutuko bideotutorial nola egin behar den azaltzen da. Oso erabilgarria da ikastetxeko mezuak telefonoan jasotzeko. Gogoan izan mugikorrean kontu bat baino gehiago txertatu ahal dituzula eta ez dutela memoriarik okupatzen. Hala ber, kontu bera dispositibo ezberdinetan erantsi daiteke.