INFO INFO

Jantokia

Eskolako jantokia eraikuntza nagusian dago.

Hiru jankide mota bereizten dira:

  • ohikoak: jantoki zerbitzua gutxienez astean behin ikasturte osorako jantokiko zerbitzua eskatzen duten ikasleak.

  • tarterako ohiko jankideak: banatutako guraso-zaintza edukitzeagatik edo guraso edo tutoreen lanagatik agian jurtso osoan, astez aste edo hilez hil txandaka ibili daitezkeen ikasleak.

  • ez-ohikoak: ez-ohiko jankideek jantoki zerbitzua erabili ahal izateko abisua eman beharko dute 48 ordu lehenago, abisua idazkaritzara bidean dagoen jantokiko gutunontzi berdean utziz edo jantokia@lucasreyeskola.eus kontura idatziz.

Bazkaria Hezkuntza Saileko langileek eskolako sukaldean prestatzen dute eta Tamar enpresako begiraleak ikasleen zaintzaz arduratzen dira. Lau menu mota daude: oinarrizkoa, obolaktebegetarianoa gehi arraina, obolakteobegetarianoa eta txerrikirik gabekoa.

Garraiatutako ikasleek diru laguntza dute.

 

Antolakuntza

Goiz eta arratsaldez gaudenean jantokian jateko bi txanda antolatzen dira.

HHko ikasleriak lehenengo txandan bazkaltzen du beti, baina LHko jankideak, aldiz, bi taldetan antolatuta daude: alde batetik, 1., 2. eta 3. mailakoak, bestetik, 4., 5. eta 6. mailakoak. Bi talde hauek, astero txandakatuz, lehen edo bigarren txandan bazkalduko dute.

Bi urteko jankideen kasuan, gurasoek 14.30etan euren seme-alabak jasotzeko aukera izango dute; eskolan gelditzen diren haurrak lo-kuluxka egitera joango dira.

 

Ekintzak

Kurtso honetan, jantokiko ikasleentzat, begiraleek jarduera ezberdinak prestatu dituzte:

  • LHko ikasleentzat:

    • astearte eta ostegunetan esku-lanak.

    • astelehen, asteazken eta ostiraletan liburutegia irekiko dute 14:00etatik 14:50etara. Irakurtzeko, ikasteko edota etxerako lanak egiteko aukera izango dute (liburu-mailegurik ez da egongo)

  • HHko ikasleentzat:

    • jolas libreak eta arautuak egingo dira. Hilabetean behin "Txiki Maratoia" ospatuko dute.

 

Aholkuak

Ondorengo dokumentuetan lehen hezkuntzarako eta haur hezkuntzarako aholku batzuk bildu dira jantokiko erabiltzaileentzat lagungarriak direnak.

 

Jantokiko arauak

Ikasleek jantokiko arauak bete behar dituzte eta ez betetzeak ikastetxeko AJA-n jasotzen diren ondorioak ekarriko dituzte.

Hauexek dira bete behar dituzten oinarrizko arauak:

  • Bazkaltzen emateko elkarlanean aritzen diren sukaldari eta begiraleen lana baloratzea.

  • Bazkalaurretik eskuak garbitu eta bazkalostean hortzak.

  • Bazkariak irauten duen bitartean patxadaz eserita egon.

  • Errespetutsua eta atsegina izan. Begiraleei obeditu.

  • Platerean daukaguna jan.

  • Txanda iritsi arte lasai egon, beraz zerbait behar baduzu (ura, ogia, berriz jan...) eskua altxatu eta zain egon begiralea kasu egin arte.

  • Ikasleek eginkizun ezberdinak izango dituzte jantokiko lanetan laguntzeko, esate baterako, platerak eta azalak esandakoan lekuan uztea.

  • Ez bota urik ezta ogirik ere, hitz batez, janariarekin ez jolastu.

  • Mahai-tresnak era egokian erabili eta apurtzekotan 1€ bat ekarri beharko da ordaintzeko.

  • Zutitzean aulkiak ez eraman arrastaka.

  • Jantokiko eskaileretan ezin da jolastu ezta ikasgeletara igo ere arratsaldeko sarrera ordua izan arte.