Euskadiko liburutegiak Euskadiko liburutegiak

Katalogoak izeneko web-orrialdean Euskadiko liburutegi publikoen katalogoa aurkituko duzu. Orrialde honetatik ondorengoa egin dezakezu:

  • liburuei, filmei, musikari, aldizkariei eta abarrei buruzko informazioa kontsultatu.

  • zure maileguak kontsultatu eta/edo berritu.

  • mailegatutako materiala erreserbatu.

INFO INFO

Gure liburutegia

Liburutegia astelehenetik ostegunera 13:00etatik 13:45etara zabalik dago ikasleriak giro lasai eta isil batean irakurri, ikasi, informazioa bilatu edota etxerako lanak egin ditzan.

Liburu mailegu zerbitzuaz gain ikasleek etxerako lanak egiteko aukera dute baita internetera konektatutako bi ordenagailu erabiltzeko ere.

Liburutegiko arauak

  • Liburutegiko liburuak guztionak dira, beraz, ondo zaindu behar ditugu.

  • Liburu bat hartzeko karneta erakutsi behar duzu eta bertan utzi liburua itzuli arte.

  • Liburua irakurtzeko 15 egun dituzu. Denbora gehiago behar izatekotan liburutegiko arduraduanarekin hitz egin behar duzu.

  • Edozein liburu erabili ostean hartutako lekuan utzi behar da.

  • Liburua galtzekotan beste bat ekarri beharko duzu, berdina edo antzekoa.

  • Etxera bazkaltzera joaten diren ikasleek liburua itzultzeko lehentasuna izango dute.

  • Bi ordenagailu daude ikasleen eskura. Lehentasuna izango dute etxerako lanak edo klaseko lanetarako erabili nahi dituztenek. Liburutegiko arduradunak denborak kontrolatuko ditu.

  • Arbela soilik erabiliko da liburutegiko arduraduna dagoenean.