Bertsolaritzaren plaza digitala Bertsolaritzaren plaza digitala

INFO INFO

"Gu ere bertsotan"

"Gu ere bertsotan" proiektua, ikastetxeetan, ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da. Euskal Herri mailan garatzen den proiektua da, LHko 5. eta 6. mailatan.

Proiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma Lehen Hezkuntza (Oiartzun:  Lanku  S.L, 2008) lanean biltzen da eta bertan jasotzen ditu bertsolaritzaren ikastetxetako lanketak haurren garapenari begira dituen helburuak, hauei loturiko edukiak, metodologia zein ebaluazio irizpideak.

“Gu ere bertsotan” proiektuaz, hala, bertsolaritza ikuspegi globalizatzaile batetik planteatuta, 4 arlo lantzen dira: Hizkuntza, Kultura, Musika (ahotsa) eta Trebetasun Pertsonalak eta Sozialak. Beraz, helburu nagusiak ikasleak bertsozaletzea, euskararekiko jarrera positiboa izatea eta hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea dira.

Bertsolaritza saioak urritik aurrera ematen dira eta klaseak Unai Mendibil bertsolariak ematen ditu. Saio hauek hamabostero dira. Ikasturtea bukatzen denean bertso ekitaldia burutzen da Amurrioko Antzokian.