Kontaktua Kontaktua

Estekak Estekak

ehige

 

denon eskola

INFO INFO

Mendiko Gurasoak IGE

ZER DA IGE?

IGE eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartea da.

Bere oinarrizko helburua gure seme-alaben hezkuntzan familien partehartzea bideratzea da, ikastetxearekin lankidetzan.

 

ZER EGITEN DUGU?

  • Familientzako zerbitzuak antolatu eta kudeatzen ditugu. Adibidez: iratzargailu zerbitzua, autobusak, txangoak, ikasturte amaierako jaialdia, eta abar.

  • Hezkuntza jarduera osagarriak eskeintzen ditugu: eskolaz kanpoko ekintzak, gurasoentzako hitzaldiak,…

  • Gure seme-alaben hezkuntzarako baldintzak hobetzen laguntzen dugu, geletarako materiala erosiz edo instalazioen birmoldaketan parte hartuz.

 

NORTZUK GARA?

Denok gara IGE!

Urteroko kuota ordaintzen dugun familia guztiok osatzen dugu IGE.

Ohar honen bidez, denak elkarteko kide izateko gonbita luzatu nahi dizuegu. Horrela, ekitaldietan lagundu, asanbladetan parte hartu eta zuen ideia eta iradokizunak batzordeari helarazteko aukera izango duzue.