INFO INFO

Iratzargailu gela

Ikastetxean matrikulatutako eta guraso elkartean dauden ikasleek erabili ahal izango dute, guraso elkarteak zerbitzu hau ordaintzen laguntzen baitu.

Egunero goizeko 7.40etatik 9.40etara.

Sarrera 7.40etatik aurrera izango da eta umeak ARETOko sarreran hartuko dira.

9.25etan Lehen Hezkuntzako ikasleak patiora jaitsiko dira eta bertan itxarongo dute txirrinak jo arte. Begiraleak Haur Hezkuntzako ikasleak eramango ditu eta umeekin geratuko da eskolan sartu arte.

iratzargailu gela

Egun eta ume bakoitzeko 2,5€ ordaindu behar da. AMPA-ri baimena emateko dagokion agiria beteko da, bestela familiari egokitutako diru sarrera GEaren Eskolako Caja Ruraleko kontuan egitea beharrezoka da hurrengo hilaren 5a baino lehen.

Era berean, eskertuko genizueke aldez aurretik jakin izanez gero zerbitzua erabiliko dela, enpresari jakinaraztea bertaratuko diren haurren arabera zenbat monitore beharko ditugun jakiteko (ikasturte osoa erabiliko duten ikasleak, edo hilean 2 aste joango direla dakitenak,..) Nahiz eta, aurreko urteetan bezala, ikasleak egun berean eraman daitezkeen aurrez jakinarazi gabe.

Haurrek ezingo dute iratzargailu gelan gosaldu janari intolerantziak edo alergiak ekiditeko eta monitorearen lana errazteko.

Zure esku geratzen gara beharrezkoa izan daitekeen edozein argibide emateko (ampamendiko@lucasreyeskola.eus)