Eskolako sites-ak bisitatu Eskolako sites-ak bisitatu

           

Musika Bilduma Musika Bilduma

KLIK EGIN IRUDIAN

Zergatik partekatzen dugu musikarako zaletasuna? Ikerketa anitzen arabera, gustuko musika entzutean dopaminaren ekoizpena areagotu egiten delako.

Dopamina gozamenarekin lotutako neurotransmisorea da, eta bizitzeko beharrezkoak direnak eskuratzean sortzen du garunak. Hala, janaria edo sexua lortzean, garunak dopamina jariatzen du, eta ordainsari-mekanismoa aktibatu egiten da: plazera sentitzearekin batera, motibazioa pizten da, eta plazer-iturriarekiko atxikimendua indartzen da. Eboluzioaren ikuspuntutik, mekanismo ezin hobea da, bizirik irauteko behar ditugun gauzak lortzeko ahalegina egitera bultzatzen baikaitu. Musika ez da ezinbestekoa bizitzeko, baina entzuteak plazera sortzen du; kultura guztietan dago musika-zaletasuna, eta, kulturaren arabera eta pertsona batetik bestera gustuko musika erabat desberdina izan daitekeen arren, eragina antzekoa da denetan.

Plazeraz gain beste hainbat onura ditu musika entzuteak (klik egin hemen)

Ludoteka birtuala Ludoteka birtuala

KLIK EGIN IRUDIAN

Ludoteka birtual honetan era guztietako jokoak topatuko dituzu (joko klasikoak, memory-ak, musika egitekoak, ingelerazkoak, filmak, telesaiak eta ipuinak, antzatzeko koreografiak eta joko zailagoak)


  • Web orrialde gehienek Adobe Flash aktibatzea eskatzen dute.

  • Joku hauek guztiak ordenagailuan jolasteko egokituta daude; tablet edo mugikorra erabiltzen baduzu, aldiz, joku batzuetara ezin izango duzu jolastu.

  • Loturaren bat ez badabil edo edukiz aldatzen badu, mesedez, guri jakinarazi iradokizun postonziaren bidez. Eta gustuko dituzun jokuak ere bidali ahal dizkiguzu.